XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Modu batera edo bestera, nik jaitsi beharra daukat.
-Komunera joateko premia daukat, esan dizut.
-
-Benetan.
-Behean ez da ondo bidaiatzen.
-Gehiago sentitzen da autobusaren dardara.
Begira gelditu zitzaion emakume haundia, entzundakoa erabat sinistu izan ez balu bezala.
Baina ez zuen ezer esan.
-Joan zaitez komunera.
-Gero
-Ez zaitut molestatu, ezta?
-Ezta batere
Jarraian, eserlekutik pasilura ateratzen lagundu zion.
Emakume haundia eskaileretan behera ezkutatu eta segituan ordaingune baten argi berde eta gorriak azaldu ziren errebuelta zabal baten bukaeran, eta autobusa frenatzen hasi zen.
Zein lekutan ote zeuden zehazki?
Haietako bat Tarazona ote zen?
Amaren irudia azaldu zitzaion memorian.
Ama artean bizi zitzaiola, han izana zen, bai Tarazonan